Gorosti Natur ZientziElkartea Iruñean sortu zen 1983an. Kultura nahiz hezkuntza arloan lan egiteazen bere xedea Natura aztertuz, bereziki Nafarroakoa, ahalik eta jende gehienakezagut zezan. Gaur egun, dena dela, helburu horrez gain bestelakoak erebaditugu; izan ere, hobetzeko nahia oinarrizko zutabea baita gure elkartean.Egun kontzientziatze nahiz informatze kanpainak egiten ditugu bai jende ororibegira bai foru-erakunde nahiz bestelako administrazioei begira ere. Gureegitasmoak aurrera eramateko hauxe proposatzen  dugu:
-        Hainbatjardueraren antolaketa: argitalpenak, kanpainak, erakusketak, mintzaldiak,natur ibilaldiak, ikastaroak…  -        Botanika,zoologia, mikologia, historiaurrea eta ingurugiro-legediari buruzko ikerketak.  -        Nafarroakopaisaiak, fauna, flora eta lurra aztertzeko eta babesteko gogoa duten pertsonaguztien koordinazioa. GOROSTI pertsona ororentzat irekita dago. Ez duirabazi-asmorik eta ez da alderdikerietan sartzen. Gure Natura ezagutzea etaezagutaraztea da animatzen gaituena era filantropikoan lan egitera,Gizon-Emakume Guztion ondarea zaintzeko.
 Gaur egun Elkartean 300bazkide daude. Urteko kuota 45 eurokoa da, arestian aipatutako ekintzakfinantzatzeko, neurri batean bada ere. Kuotekin ezin diegunez aurrekontuei aurreegin, diru-laguntzak jaso ditugu honako erakunde nahiz banketxe hauetatik:Nafarroako Gobernutik, Iruñeko Udalaren Ingurugiro-Institututik, NafarroakoAurrezki Kutxatik, Rural Kutxatik eta Euskadiko Kutxatik. Informaziogehiago nahi duenak eta gure lurrababesteko eta ezagutzeko proiektu erakargarri nahiz interesgarri honetan partehartu nahi duenak GOROSTIRA jo dezake, Kaldereria kalean, 34. zenbakian,Iruñean. Lokal honetan lan egiteko tokia prestatu da liburutegi batekin etabilerak egiteko baita mintzaldiak emateko ere erabiltzen da. Gurekinharremanetan jartzeko astelehen, astearte eta ostiraletan joan zaitezkearratsaldeko 18:30etik 20:30era. |