Gorosti NaturZientzi Elkarteak ez zuen inoiz egin kanpaina bat bazkideak lortzeko, bainauste dugu unea iritsi dela. Bi dira arrazoi nagusiak kanpaina hau abianjartzeko: alde batetik, aurrera eraman nahi ditugun ideia nahiz egitasmo anitz ; eta, bestetik, finantziazio iturriensegurtasun eza. Bi hamarkada etahainbat urtetan zehar Gorostik Nafarroako ingurugiroaren ikerketa, formazio,kontserbatze eta kontzientziatze jarduerak egin ditu. 2008. urtean gure 25.urteurrena ospatu genuen. Urte hauetan milaka pertsona pasatu dira gureikastaroetatik edota parte hartu dute gure kanpaina eta proiektuetan. Sortu ginenetikhauexek izan dira Elkartearen finantzabideak: bazkideen kuotak, ikastaroeninskripzioak, subentzioak eta hitzarmenak. Azkeneko urteetansubentzio publikoa lortzeko proposaturiko hainbat jarduerak ez dute espero zendirua jaso eta, horregatik, batzuk ez dira egin. Elkartearen ZuzendaritzaBatzordeak komenigarria ikusi du subentzio publikoen menpe ez ibiltzea etasaiatzea, ekonomiari dagokionez, buruaskiak izaten, bazkide gehiago lortuz. Gorosti Elkarteakehunka jarraitzaile eta kolaboratzaile dauzka Nafarroan. CAN-ek antolatzen duen“Zuk aukeratzen duzu, zuk erabakitzen duzu” programan Gorosti da, alde handiz, ingurugiro arloan, laguntzaile gehiendituena. Guztioi deia luzatzen dizuegu bazkide egiteko. Hau dela eta,2009an kanpaina bat antolatu dugu 1000 bazkide izan gaitezen. Kontuak osoerrazak dira: 50 bazkide berrirekin Elkartearen Aldizkariak sortzen duendefizitari aurre egin geniezaioke; 150 bazkiderekin Nafarroako UrtekariOrnitologikoa argitaratzen jarrai genezake. Une honetan ezin dugu aterasubentzio faltagatik. 500 bazkiderekin aukera anitz izango genuke Lozakoaintzira errekuperatzeko edo mailegua ordaintzeko eta, era horretan, errekurtsohoriek erabil genitzake formatze eta kontserbatze xedeetarako… eta horrelajarrai genezake etengabean Egin zaitez bazkide, zurekonpromiso pertsonal eta ekonomikoa behar dugu inoren menpe ez izateko gureegitasmoak aurrera eramateko. |